Bergaran jaiotako eta egun Madrilen bizi den Pedro Luis Ormazabal argazkilariak, bere lehenengo pintura erakusketa jarri du ikusgai sorterrian. Aroztegi aretora formatu handiko askotariko pinturak ekarri ditu eta baita Polaroid Transfer teknika erabilita egindako beste hainbat lan ere.