Santutxuko Cherry Boppers taldeak hartu zuen bart Berumuga jaialdiko testigua, eta erritmo dantzagarriz eta goxoz betetako emanaldia egin zuten. Soul eta funky nahaste instrumentala taularatu zuten, eta euren azken lana den For dancers only diskoa ezagutzera eman zuten Espoloiko ikusleen aurrean.