Semicup: "Gaztetxo askok eman dute izena, erreleboa badatorren seinale"

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko uztailaren 17a

Zapatu honetan, uztailak 21, jokatuko da Semicup areto futbol txapelketa seminarioko patioan. 18 taldek eman dute izena, iaz baino lau talde gehiago. "Aurten gazteenen artean gorakada nabarmena ikusi dugu, eta horrek poztu egin gaitu erreleboa badatorrenaren seinale. Gaztetxoenek ere, Seminarioko erregina edota errege izan nahi dute!". Hamaika jokalariz osatutako nesken talde batek ere hartuko du parte.

Osorik irakurri