Ondarroako 33. itsas lasterketatik lau sari Debagoienera

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko uztailaren 17a

Aurreko zapatuan Ondarroako 33. Itsas lasterketa jokatu zen eta lau kopa ekarri dituzte Debagoienera: bi Bergarara eta beste bi Oñatira. Seniorretan, Ziortza Ibaibarriaga bergararrak eta Xabier Gordoa oñatiarrak hirugarren postua eskuratu zuten. Txiki mailako lasterketan, berriz, Uxue Azkarate bergararrak hirugarren postua eskuratu zuen eta, Ekhi Lazkanoiturburu oñatiarrak, bigarrena.

Osorik irakurri