40 urteko ibilbidea 40 bat piezekin erakutsiko dute Buztinzale zeramika elkartekoek Aroztegin. Gaur, barikua, zabalduko dute erakusketa, 19:00etan. "Elkartea sortu genuenen eta gaur egun elkarteko bazkide direnen piezak egongo dira ikusgai", azaldu du Buztinzale elkarteko Ana Orgazek.