Ash Grunwald Band talde australiarrak rock&blues doinuak eskaini zituen, atzo, Espoloian, Berumuga zikloaren barruko hirugarren pasean. Ahots zakarra, Rock blues psikodelikoa, eta ikusleak dantzan jartzeko moduko erritmo bizia izan zuten entzungai bertaratu zirenek.