Bergarako lorategiak eta askotariko txokoak paperean "harrapatuta"

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko uztailaren 21a

60.Sketchcrawl, mundu mailan egiten den marrazketa topaketa egin dute gaur, zapatua, eta Euskal Herriko marrazketazaleak Bergaran elkartu dira. 22 lagun batu dira Olaso Dorreko lorategian eta han sortu dituzte lehenengo marrazkiak –arkatza, akuarela eta bestelako margoak erabilita–; handik Irizar Jauregiraino joan dira, mokadutxoa egin eta marrazten jarraitzeko, eta Usondo parkean egin dute hirugarren, eta azken marrazketa-saioa.

Osorik irakurri