Bihar, domeka, txistu soinuak entzuteko aukera egongo da poligonoan eta Santa Marina inguruan. Txistulari bandak kalejira egingo du aipatutako guneetan. 11:00etan hasiko dute kalejira; doinu herrikoiekin alaituko dituzte kaleak. Santa Marina jaiak ospatzen dabiltza asteburuan, eta horregatik izango dira han txistulariak.