Antza, leiho batetik sartu dira, barroteak indarrez ireki ondoren. Ertzaintzaren iturrien arabera, kotxeko katu bat erabili dute jatetxera sartzeko. Ugazabek, ez dute ezer faltan bota. Ertzaintzak, 21, 23 eta 25 urteko hiru gizonezko atxilotu ditu Arrasaten, gertakariarekin lotura dutelakoan.