Mikel Linazisoro bergararrak irailean izango du orain artean izan duen kirol hitzordurik handiena, gazteen Olinpiar Jokoetan izango delako, Buenos Airesen (Argentina). Hitzordura, baina, bide onetik doa. Besteak beste, bergararrak Munichen urrezko domina jantzi zuen uztaileko lehen asteburuan, Europako Kopan. Zailtasun modalitatean onena izan zen.