Gureak taldea Candy zenaren eremuan kokatzeko hirigintza hitzarmena aho batez onartu zuen udalbatzak atzo, uztaileko ohiko osoko bilkuran. Udal Gobernuarendako inportantea zen jabe bakar bati bideratzea 20.000 metro koadro inguru hartzen duen eremu hori eta pozik azaldu dira jabe hori Gureak izango delako.