Bergarako udalekuetan antolatutako ekintzetan 830 ume eta gaztetxotik gora dabiltza, iaz baino bost gehiago hain zuzen ere: 507 udaleku irekietan, 302 kirol ekintzetan eta 22 kanpamendu teknologikoan. Umeak zein gaztetxoak "izugarri gozatzen dabiltzala" adierazi dute Udal ordezkariek.