Babestutako hegazti baten kabia aurkitu dute zuhaitz batean

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko uztailaren 26a

Egoera txarrean dagoen zuhaitz bat dago Iparragirre kalean eta moztera joan direnean ezkiaren enbor barruan babestutako urubi baten kabia aurkitu dute. Udala Arranoetxearekin jarri da harremanetan zer egin jakiteko, eta handik hegaztiak zuhaitza utzi arte itxarotea gomendatu dute. Dena den, udal langileak jarraipena egingo diote zuhaitzaren eta kabiaren egoerari.

Osorik irakurri