Realak oparia egin dio Garitanori Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko uztailaren 28a

Asier Garitanorendako egun handia izan da gaurkoa. Agorrosinen, herrikideen aurrean, Reala 3 eta 2 nagusitu da, etxean bezala izan den Jagoba Arrasateren Osasunaren aurka. Entretenigarria izan da lehia, batez ere lehen zatia, zaleek gol ederrez gozatzeko aukera izan dutelarik. Partiduaren aurretik, Bergarako Errealzaleak lagunarteak plaka oroigarria eman dio Garitanori; eta bi taldeetako jokalariak, Euskaraldiaren alde atera dute argazkia, Ahobizi eta Belarriprestarekin.

Osorik irakurri