Iberdrolak izan duen matxura baten eraginez, argi barik daude goizean udalerriko hainbat auzo eta kaletan. Elosua, Aritzeta, Aranerreka, Elorregi, Eskusarte, Telleria, Urteaga, Mintegi, Artzamendi, San Antonio, Zubiaurre, Martokoa eta Gabiria dira kaltetutako guneak. Iberdrolak jakinarazi du 13:30 ingururako konpondu ahal izango duela matxura.