Bergara eta Antzuola arteko errepidea moztu egingo dute bihar, ordubetez

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko abuztuaren 16a

GI-632 errepidea bi noranzkoetan itxiko da bihar, egubakoitza, 21,9 eta 22,1 kilometro puntuen artean, Bergara-Antzuola saihesbide zatia bukatzeko lanen ondorioz. Lanak "egoki eta era seguruan" egin ahal izateko, "beharrezkoa da errepidearen zirkulazioa erabat etetea", Foru Aldundiaren esanetan. Hori dela eta, bi noranzkoetan egingo den mozketa hori 12:45etik 13:45era izango da. Mozketak beharrezko seinaleztapenak izango dituela ohartarazi du Aldundiak.

Osorik irakurri