Bihar hasi eta irailaren 17ra bitartean –gutxi gorabehera–, hainbat kale eta plaza erabat edo aldika moztuta egongo dira ibilgailu edo oinezkoentzat: San Martin plaza, Artekale, Goenkale, Aranerreka, Bidekurutzeta, Espoloia, Usondo, Iparragirre eta San Pedro. Bestalde, behar izanez gero, uneoro larrialdi zerbitzuek herriko edozein puntutara pasoa izango dute.