Asteburu honetan ospatuko dituzte Osintxuko Kofraixak, egubakoitzean hasi eta domekara bitartean. Urtero moduan, orotariko ekintzak egongo dira, adin eta gustu guztietarako. Aurten, gainera, bada berrikuntzarik. Esaterako, Martiritxoren jaitsiera egingo dute jaiei hasiera emateko.