Aurten lehen aldiz San Martin plazan antolatu du Bedelkarrek udako beherapenen azoka, orain arteko udakoa seminarioan egiten zen-eta. Elkarteko presidente Maitane Azkarateren arabera aldaketa onerako izan da, beste urte batzuetan baino jende gehixeago egon delako: "Nahiko ondo joan da azoka. Goizeko hamabiak inguruan elkartu da jende gehien eta espero dugu arratsaldean ere jendea pasatzea".