Urteroko ohiturari eutsiz, San Juan jaietan egiten den ortu lehiaketako produktuak dastatzeko aukera izan da gaur, irailak 2, Bergarako San Juan auzoan. Arragoa taldeak kontzertua eskaini du San Juan baselizan, jende askotxoren aurrean, eta ondoren bertako produktu freskoez gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.