Urtero legez, barruko igerilekuak garbituko dituzte. Igerileku handia irailaren 8an itxiko dute 14:00etan eta txikia, berriz, irailaren 9an ordu berean. Hala, irailaren 17ra arte barruko igerilekuak itxita egongo dira egin beharreko garbiketak egiteko. Hori dela eta, kanpoko igerilekua irailaren 10etik eta 14ra bitartean irekita egongo da 14:00etatik 19:30etara bitartean.