Bikote nagusiendako 33. dantza txapelketa jokatuko dute egubakoitzean, Seminarixoan

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko irailaren 11

San Martin jaietako egitarauaren barruan 33. dantza sueltoko txapelketa antolatu du Musika Eskolak, Udalaren laguntzarekin. Egubakoitzean izango da saioa, Seminarixoan, 19:30ean. Bikoteek fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte. 11 bikotek parte hartuko dute txapelketan, tartean Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek.

Osorik irakurri