Bergarako ekitaldi parte-hartzaileena egin dute, helduen danborrada. Udal liburutegian hasi eta San Martin plazan amaitu duten arte, gogor astindu dituzte 600 lagun inguruk danbor eta barrikak. Danborradaren ostean, San Martin Agirreren errepresentazioa egin dute plazan bertan.