Bergara Kirol Elkartearen saskibaloi sailak aurkeztu ditu denboraldi berrirako taldeak. Saskibaloi eskolakoak eta beste bederatzi izango ditu, eta urte askoren ostean baita senior emakumezkoena ere. Emakumezkoetan, infantiletatik seniorretara kategoria denetan izango du taldea Bergarak.