Irailaren 20an banatuko dira 750. urteurreneko ikuskizunerako gonbidapenak

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko irailaren 17a

Bergarak hiri gutuna jaso zuela 750 urte bete direla gogora ekartzeko ekitaldien barruan antolatu den ikuskizun "errepikaezinerako" 700 gonbidapenak eguenean, hilak 20, banatuko dira. Seminarixoa aretoko txarteldegian banatuko dira, 18:00etatik 20:00etara, eta pertsona bakoitzak gehienez sei gonbidapen jaso ahal izango ditu. Kontzertua irailaren 28an egingo da, San Martin plazan.

Osorik irakurri