Atzo Bilbon ustez senarrak hil zuen Maguette Mbeugou 25 urteko gaztearen hilketa salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte gaur arratsaldean Antzuolan, Aretxabaletan eta Arrasaten. Arrasateko mobilizazioa, esaterako, Emakumeon Mundu Martxan eta Pottogorriak taldeak deituta egin dute, Eraso matxistarik ez erantzunik gabe lelopean. Bihar ere egingo dira elkarretaratzeak: Oñatin, 19:00etan, Foruen plazan; eta Bergaran, 19:30ean, Irala kalean.