Zubietako zubia obra hasteko hesitu dutenean, bizilagun talde bat bertan jarri da lanak geldiarazteko: "Udalak ez du aintzat hartu obrarekin ados gauden edo ez. Ez genekien noiz hasiko ziren lanak eta lanen helburuak zeintzuk diren; azalpenak behar ditugu". Gaur, irailak 27, protesta deitu dute zubian bertan, 19:00etan. Alkatearekin bilera eskatu dute gaur bertan eta azalpenen zain daude.