"Bergararren bizi kalitateari, ongizateari eta beharrei" erantzuten dieten udal aurrekontu proposamena aurkeztu zuen atzo gobernuak. 2019rako 23.957.476 eurokoa da proposamena, 2018koa baino %4,8 altuagoa. Hainbat proiektu idazteko urtea izango dela dio gobernuak eta gauzatuko direnen artean seminarioko parkinga eta Labegaraietako kiroldegiaren berritzea dira nagusiak.