Edizio hau urriaren 15ean hasi eta azaroaren 12an bukatu da eta iaz baino emaitza hobeak lortu dira. Aurten, bidelagun gehiago batu dira ekimenera, eta Debagoienetik kanpo ere hizlari, parte-hartzaile eta entzule asko erakarri ditu, Euskal Herri mailako eta Espainiako Estatuan zientzian eta berrikuntzan erreferente diren hainbat erakunde eta eragile alboan izan direlarik.