Santa Zezilia eguna ospatzeko, hainbat ekintza antolatu ditu Bergarako Musika Eskolak. 17:30etan Musika Eskolan hasi eta San Martin plazaraino kalejira burutuko dute eta ordu berean, trikitilariak plaza beretik irtengo dira herriko kaleak animatzeko. 18:00ak aldera, ekitaldi bat egingo da plazan eta herri guztia dago gonbidatua Euskal Herrian Euskaraz kantua abestera. Eguna amaitzeko, txokolatea banatuko da gerturatzen diren guztien artean.