Bergarako Errege magoen desfilean, 100 lagundik gora aurten ere

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko urtarrilaren 3a

Errege bezpera modu berezian ospatzen da Bergaran eta horren seinale da, besteak beste, Errege Magoen desfilerako boluntarioak lortzeko ez direla Debagoieneko gainerako herrietako arazoak izaten. Udaleko Kultura zerbitzuaren arabera, aurten ere 100 parte-hartzailetik gora izango ditu desfileak; ibilbidean ez dago aldaketarik, udal biltegitik abiatuko da-eta 19:00etan. Aurten ere autobus zerbitzu berezia egongo da gauean.

Osorik irakurri