San Paulo jaiak ospatuko dituzte asteburuan Uberan

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko urtarrilaren 22a

Urtarrilaren 25etik 27ra, San Paulo jaiak ospatuko dituzte Bergarako Ubera auzoan. Adin eta gustu guztiak asetzeko moduko egitaraua antolatu dute auzotarrek: Agin Labururekin eta Julio Sotorekin bertso-afaria, auzoko jaioberriei ongi-etorria, herriko Eyharts taldearen zuzeneko ikus-entzunezkoa, puzgarriak eta umeendako jolasak... Ez da aspertzeko astirik izango.

Osorik irakurri