Martxanterek deituta, otsailaren 11n "hainbat emakume" elkartu ziren Irizarren, martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko: "Kezka ugari argitzeaz gain, parte-hartze handiko saioa izan zen". Azken saioa otsailaren 25ean egingo dute, Irizarren (19:00). Zapatu honetarako, hilak 16, Etxeko langileentzako tailer informatiboa. Lan eskubideak izeneko hitzaldia antolatu dute, gaztetxean (18:00).