Bergarako aratusteak iragartzeko azal lehiaketara hamar lan aurkeztu dituzte eta epaimahaia eta herritarrek bat egin dute aukeraketarekin. Bustinzale elkarteak, prebentzioko udal teknikariak, Beart elkarteak eta Udaleko Berdintasun teknikariak Nerea Madariagaren lana aukeratu dute. Herritarren botoei dagokienez, Bergaran azalak jaso ditu boto gehien, 251 hain zuzen ere.