Otsailaren 26an Oñatin, martxoaren 1ean Bergaran eta martxoaren 12an Arrasaten ikusi ahalko da 'Aralar, mundua lurra den lekua' dokumentala. Landarlan Ingurumen Elkartearen eta On Produkzioak-en elkarlanaren fruitua da ikus-entzunezkoa, urte eta erdiko lanaren emaitza, eta kontserbazioaren aldeko aldarria izan gura du.