'Denon ardura, emakumeak erdigunera' lelopean ospatuko dute Emakumeen Eguna Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko otsailaren 26a

Martxoan, hilabete guztirako ekintzak antolatu ditu Udalak, beste hainbat elkarterekin elkarlanean; film laburrak, korrika, erakusketa bat, hitzaldi bat, zine emanaldiak edota monologoak izango dira, besteak beste. Martxoaren 8an, Martxanterak taldeak antolatutako egitarauarekin bat egin dute guztiek; 12:00etan elkarretaratzea egingo dute San Martin plazan eta 19:00etan manifestazioa egingo dute.

Osorik irakurri