Xabier Arzalluz Antia (Azkoitia, 1932) jeltzale historikoa hil da gaur, 86 urterekin. EAJko buru izan zen 1980 eta 1984 artean, eta 1986tik 2004ra. Euskal politikaren buruzagi garrantzitsuenetako bat izan da askorendako, Aintzane Oiarbide jeltzalearendako, esaterako, eta haren abertzaletasuna azpimarratu gura izan du.