Kolore morez bete dira gaur eguerdi partean Debagoieneko herri gehienetako plaza nagusiak, orduan egin dituzte-eta Martxoaren 8aren bueltako lehen elkarretaratze eta manifestazioak. Askotariko leloak entzun eta irakurri dira horietan, 'Heteropatriarkatu kapitalistari planto!' edo 'Bizitzak erdigunera!', besteak beste.