Sinadura bilketa deitu du Xaxauk dirulaguntza igoera eskatzeko Udalari

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko martxoaren 26a

Bergarako Pentekoste jaiak antolatu ahal izateko Xaxau konpartsak eskatuko dio Udalari dirulaguntza handitzeko. Izan ere, azken bost urteetan KPIa ere ez diotela igo dio Xaxauk. Horretarako sinadurak jasoko dituzte, martxoaren 28an eta 29an; Irala kalean egongo dira 19:00etatik 21:00etara. Argibideak gura dituenari ere emango dizkiote. 

Osorik irakurri