Gaur, hilak 30, hasiko dute Bergara Hiria txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko apirilaren 30a

Eskuz Binako Bergara Hiria pilota txapelketa hasiko dute gaur, martitzena, arratsaldean. Bergara pilota elkartekoek promesa eta senior mailako 32 pilotari batu dituzte, eta datozen asteotan martitzenero izango dira partiduak (19:30). Ohi moduan, Pentekoste jaietan izango dira finalak. Ander Etxaniz etxeko pilotariak estreinatuko du txapelketa, gaur.

Osorik irakurri