Eroriko bat tarteko Mikel Aristik bertan behera utzi du Yorkshire-ko Tourra

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko maiatzaren 3a

Yorkshireko Tourrean da Euskadi Murias taldea, eta lehenengo etapak ez ditu berri onak ekarri, Mikel Aristi bergararrak lasterketa utzi behar izan duelako eskuan kolpe handia hartu eta gero. Eguraldi txarrak erabat baldintzatutako lasterketan, 15. kilometroan hainbat ziklista lurrera joan eta atzetik bergararrak ezin izan zituen saihestu.

Osorik irakurri