Kartzela zaharreko azken lapurretak salatzeko elkarretaratzea egin dute

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko maiatzaren 8a

Domekatik astelehenerako gauean, berriro ere sartu ziren Bergarako Kartzela zaharrean, bosgarren aldiz azken hilabeteotan, eta eraso horiek salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko, maiatzak 9, San Martin plazan (19:00). GOIENAk jakin ahal izan duenez, dirua osteaz gain, apurketak ere eragin dituzte barruan eta kanpoko ateen segurtasuna indartzeko neurriak ere hartu dituzte.

Osorik irakurri