Lenaok bira amaierako kontzertua eskainiko du bihar, Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko maiatzaren 16a

Lenao, musika talde oñatiarrak, Iparraldeko argiak izeneko bigarren diska argitaratu zuen 2018ko irailean eta ordutik, Euskal Herrian zehar hainbat kontzertu eskaini dituzte. Hala, bihar, hilak 17, musika taldeak kontzertu-birari amaiera emango dio Bergarako Bule tabernan kontzertua eskainiz. Emanaldia 23:00etan hasiko da eta doakoa izango da. Horrez gain, biharkoa taldeko bateria-jolea den Egoitz Olalderen azken kontzertua izango da.

Osorik irakurri