Bergarako orfeoi gazteak Leioako gazte abesbatzarekin partekatuko du agertokia maiatzaren 25ean

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko maiatzaren 20a

Aitor Garitanok zuzentzen duen Bergarako orfeoi gazteak kontzertu berezia eskainiko du egubakoitzean, maiatzak 25, Mariaren Lagundiako elizan (19:00). Izan ere, Leioako gazte abesbatzarekin batera emango dute kontzertua; talde bakoitzak bere emanaldia eskaini ostean, Imagine eta Lau teilatu abestiak bi taldeen artean eskainiko dituzte.

Osorik irakurri