Katxalin elkartekoen bisita izan dute Mizpirualden

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko uztailaren 9a

Atzo, uztailak 8, bularreko minbiziaren aurka diharduen Bergarako Katxalin elkarteko emakumeak Mizpirualde egoitzan egon ziren. Egoiliarrak bisitatzeaz gain, tailerretan egindako oparitxo bana eman zizkieten egoilarrei. "Arratsalde oso polita pasa genuen eta emakume hauek eskainitako tratua eta egindako guztia eskertu nahi diegu", adierazi dute Mizpirualdekoek.

Osorik irakurri