Labegaraietako kiroldegia eta ingurua berritzea da 2019ko udal aurrekontuko proiektu aipagarrienetako bat. Bada, kiroldegiaren ondoko eraikina bota dute dagoeneko; ondoren, kiroldegia berritzen hasiko dira. Kiroldegi barruko lan esanguratsuenak 2020an hasiko dituzte.