Aurre-estreinaldirakoak salduta, badaude oraindik 'Agur Etxebeste' ikusteko sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko irailaren 23a

Irailaren 20an jarri ziren salgai Agur Etxebeste filma Bergarako Seminarixoan ikusteko sarrerak. Asko izan ziren irailaren 25eko aurre-estreinaldirako sarrera erosi nahi zuten bergararrak baina online bidezko salmentak huts egin zuen. "Ordu erdi beranduago, 18:30ean, jarri zen martxan eta sistemak etenaldi batzuk izan zituen, blokeatu egin zen. Txarteldegian ere izan ziren arazoak; ilaran jende asko zegoen eta horretarako sarrera kopuru bat bermatzeari eman genion lehentasuna", adierazi dute Udaleko Kultura Zerbitzutik. Gainerako emanaldietarako sarrerak salgai badaude oraindik; internetez eros daitezke, hemen klikatuta.

Osorik irakurri