'Agur Etxebeste!'-ren estreinaldia eztabaidagai osoko bilkuran

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko urriaren 1a

Agur Etxebeste! filmaren lokalizazioetako bat izan da udaletxeko osoko bilkuren aretoa, eta areto horretan bertan filmaren estreinaldia izan zuten eztabaidagai atzo, iraileko osoko bilkuran. EAJk mahai-gaineratu zuen gaia galderen eta eskaeren tartean; jeltzaleek uste dute irailaren 25eko estreinaldiari ez zitzaiola nahikoa zuku atera. EH Bilduk, aldiz, uste du ekitaldiari bergararrek egin zioten harrera oso ona izan zela.

Osorik irakurri