Hauteskunde orokorren atarian gaude Maricarmen izeneko emakume baten ausardiari esker, sarraskijaleen gutiziari aurre egin behar izan ziotenen kemenari esker, etxebizitza baldintza eskuragarrietan eta duintasunez izateko eskubidea exijitu dutenen adoreari esker. Etxebizitzarena oinarrizko eskubidea da; hala ere, askorentzat gero eta zailagoa da alokairua ordaindu ahal izatea, gero eta gehiago dira etxegabetzeak, ez baitago etxebizitzan irauteko bermerik. Kito!
Emakumeok aspaldi ikasi genuen lau hormaren barruan gertatzen dena politikoa dela. Azaroaren 29an ez eman aukerarik iragan faxistara bueltatzeari.