Agirretxeko depositua handituko da, Debako ur-hornidura hobetzeko

Erabiltzailearen aurpegia Debako Udala 2025eko abenduaren 22a

Lizitazioak depositua handitzeko lanak aurreikusten ditu, 262.874,68 euroko aurrekontuarekin. Enpresa interesdunek abenduaren 29ra bitarte aurkeztu ahal izango dituzte beren eskaintzak.

Amillagako Kontzertazio Juntak, Debako Udala barne, Agirretxeko ur-biltegia (Itziar bidea) handitzeko obrak kontratatzeko lizitazio-prozesua hasi du. Proiektu hori udal-azpiegitura hidraulikoak hobetzeko lanen baitan sartzen da eta hornikuntza-sarea hobetzea du helburu, biltegiratze-bolumen handiagoa bermatuz eta, etorkizuneko beharren aurrean,  tokiko azpiegitura hidraulikoa indartuz.

Obrak 262.874,68 euroko aurrekontua du eta lizitatzen denetik hasita gehienez ere hiru hilabeteko epean hasi beharko da eta hamabi hilabeteko epean amaitu.

Egingo diren esku-hartzeen baitan, dagoen espazioa egokitu eta azpiegitura berria instalatuko da, guztia, ingurumen- eta segurtasun-neurriak jarraituz.

Proposamenak aurkeztea

Lizitazio hau obra zibilean eta hidraulikoan espezializatutako enpresei zuzenduta dago, eta proposamenak 2025eko abenduaren 29ra bitarte aurkeztu ahal izango dira, Euskadiko kontratazio publikoko plataformaren bidez, non bertan dokumentazio guztia ere eskuragarri dagoen.